Euskararen Herri Hizkeren Atlasa oinarri hartuta, Euskaltzaindiaren asmoa da euskal hiztunen herri-hizkeren aniztasuna eta aberastasuna ezagutaraztea eta ibilaraztea, euskarak bizirik jarraitzeko lehengai nagusiak baitira.
Hizkuntzaren aberastasunaz jabetzeko eta hitzen adiera desberdinak ezagutzeko, euskara ibiltaria egitasmoa online dago: bertan, euskararen unibertsoa ikusi eta euskal ahotsa entzun daiteke, eta horrezaz gain, euskal sinonimoak ikasteko karta-joko bat dago eta puzzle bat euskal hotsen mapa osatzeko.