"Openness & Transparency in Language Testing"

"Openness & Transparency in Language Testing"

by Iñaki Murua -
Number of replies: 0

"Openness & Transparency in Language Testing" web-mintegia antolatu du BAAL TEASIG taldeak (British Association for Applied Linguistics - Testing, Evaluation and Assesment Special Interest Group). Abenduaren 13an izango da, 10etatik 12etara (Bretainia Handiko ordutegian; hemen, hortaz, 11etatik 13etara) eta izen-ematea doakoa da.

BAAL TEASIG Spotlight web-mintegiak hizkuntzalaritza aplikatuko alderdi jakin baten inguruan ardazten dira, eta aztertu egiten da alderdi horrek nola eragiten dien probei, ebaluazioei eta hizkuntzen balorazioei. Hala, Open Science delakoaren ingurukoa izango da antolatu duten seigarren hau; hizkuntzen ebaluazioan, haren abantailak, erronkak eta ondorioak izango dira mintzagai. Gaia zertan den azaltzeko hitzaldi baten ondoren, hizkuntzen ebaluazioaren alderdi akademikoaz eta komertzialaz arituko dira bi aditu; mahai-inguru bat izango da bukatzeko, era informalean eta elkarreraginaz.  

Taldeari eta web-mintegiei buruzko informazio zabalagoa, haien webgunean.

Openness & Transparency in Language Testing