"Los retos de la evaluación online" web-mintegia antolatu du GIELE (Grupo de Interés en Evaluación de Lenguas en España) erakundeak. Urriaren 6an izango da, 16:00etatik 17:00etara.
Online azterketak gainbegiratzean kontuan hartu beharreko funtsezko alderdiak jorratuko dira, That 's English! -en esperientzia oinarri hartuta. Besteak beste, bereizi egingo dira ingurune kontrolatuak eta urrunekoak. 2020an jarri zen abian esperientzia hori; urrutiko ebaluazio-prozesuaren alderdi guztiak hobetzea du xede.
Kate Dowman izango da hizlaria; That 's English! programaren koordinatzailea da eta horren kudeaketan lan egin du azken zazpi urteetan. Filologia Hispanikoan lizentziaduna da (King 's College, University of London) eta Nazioarteko Harremanetako masterduna (London School of Economics eta Institute of Latin American Studies, University of London). Eskarmentu handia du irakasle gisa, baita metodologia didaktikoa sortzen eta itzulpengintzan ere. Azken zazpi urteetan That 's English! programaren kudeaketan lan egin du.
Formulario bat bete behar da parte hartzeko; jarduera egin baino pare bat egun lehenago helaraziko da esteka.