Gainera, bai Euskaltzaindiak bai Labayruk jasotzen dute, ikusi adibidez:
Ea zer diostazuen, mila esker anitz!
Kaixo, Marga; beste ezer baino lehen, eskerrik beroenak eman gura dizkizut foroan jartzen dizkiguzun "tentagarri" hauengatik guztiongatik! Beti interesgarri!
"Baita ere" hasierako horren oso zale ez naizela aitortuko dizuet, eta nik neuk behintzat "aukera denean saihesteko iradokitzen diet ikasleei; aukeran, erabil dezatela "gainera", "horrekin batera", edo "Baita" bera bakarrik--zorte apur batez perpaus amaieran akordatuko dira-eta "ere" ere sartzen!--. Euskaltzaindiak bai aipatzen du "erabiltzen dela", baina menpeko perpaus batzuen aurrean, oker ez banago; ez, ostera, esaldi oso/nagusien aurrean, ezta?
Edozelan ere, askoz ere garrantzitsuagoa (larriagoa esango dut?) "ere" bera eta "ere bai" ( eta zer esanik ez " be bai" bizkaierazkoa!) zein " lekuz kanpo", zenbat aldiz "okerreko lekuan" erabiltzen den/ dugun! Hor bai uste dut nik ahalegin berezia egin beharko genukeela, erabat erdal joskerara makurtuta "tambien" horren leku bera har ez dezan guztiz eta betiko; ez duzue uste?
Beno, edozelan ere, hor doa neure "eskarmentu eta iradokizuna" ; txarto esanik balego, parkatu, eta ondo esanak hausnartu!
Besarkada bana, eta eskerrik asko, berriz ere!
Horregatik antolatu dugu, baita ere, azken eguneko mahai-ingurua.