Hizkuntz kontuak

-(E)neko erlatibozkoa

-(E)neko erlatibozkoa

by Hasier Agirre Aranburu -
Number of replies: 0

Erlatibozko forma gisa erabil daiteke, erabili nahi izatera, goiko hori. Behean, bi adibide:

Adibideetatik ageri denez, aipagai dugun erabidea ez da beharrezkoa adibide horietan. Jarrita ere zuzena da, jakina. Esaldi jakin batzuetan, horregatik, gehien-gehienetan denborazko adieran, ezinbestekoa gertatzen da erlatiboaren ondoko izena isildu nahi izatez gero:

Leku-denboretatik landako erlatibozko erabilerak gaitzesgarri dira, eta, kasik beti, konpletiboa (-elako) ordezteko ahalegin okerren ondorio izaten dira:

  • Jesus etorri zeneko* berria zabaldu zen.
  • Erraz irabaziko zuteneko* ustea zabaldu zen.

-(E)neko erabidea (baita -enerako aldaera ere), erabili daiteke erlatibozkoen sailekoak ez diren denborazko esaldiak taxutzeko ere, baina hori beste baterako utziko dugu.




Informazio osagarria: