Hizkuntz kontuak

"Pernandoren egia" lokuzioa

"Pernandoren egia" lokuzioa

by Hasier Agirre Aranburu -
Number of replies: 0

Agerikoa edo begi-bisakoa dena adierazteko baliatzen da goiko lokuzio hori. Hona hemen zenbait adibide:

Adibideetatik ageri denez, komunikazio-asmoa ezberdina da guztietan, lokuzioaren esanahia bat bera izanik ere. Lehen bi adibideetan, hirugarren batek edo solaskideak esana agerikoa dela adierazteko erabiltzen da (bigarrenean, beharbada, argiago sumatzen da izan dezakeen kargu-hartze kutsua); azken hiru adibideetan, horregatik, enuntziatzaileak bere burua zuritzen edo enuntziatua leuntzen du, enuntziatarioari nolabait ere kontzesio eginez.

Pernando eta Fernando, bietara leitzen edo entzuten da azken urteotako diskurtsoan, nahiz eta  p-dunak, oraindainokoan, sarean emaitza gehiago izan.

Badu, berdin-berdinak ez badira ere, kaka esplikatu lokuzioaren antzik. Kaka esplikatzea da, Orotarikoaren argitan, zer edo zer esate alde esatea, ganorarik gabe hitz egitea, eta, horrenbestez, nahiko bat etortzen da, gehienean, zerbait ebidente demonio izatearekin:

“Katalunia gora eta Katalunia behera, sinistekoak ez dira egunotan hedabide eta sare sozialetan entzuten eta irakurtzen ditugunak, lurralde hartan guztiak ume inozo zuntzun balira bezala. Datorren igandean, irailak 27 izango dituenean, hitz egingo dute bertako hautesleek. Beldur-ikaran dira espainiarrak. Kaka dariela daude. Eta beldur-ikara horixe bera egia tragikotzat hartuta, kaka esplikatzen ari zaie katalanei ezkerretik eta eskuinetik, goenetik eta barrenetik, inoizko alditan baino gogorrago.”. (https://blogs.diariovasco.com/bai-horixe-bizargorri/2015/09/23/kaka-esplikatu-nahi-eta-ezin/).




Ibilitako bideak:


Tags: