Hizkuntz kontuak

Erditu aditza

Erditu aditza

by Hasier Agirre Aranburu -
Number of replies: 0

Azkenaldian dezente zabaldu diren *haurra etxean erditu du  bezalakoak saihestekoak dira Euskaltzaindiaren Hiztegira jotzen badugu, nahiz Orotarikoan ohikoa ez den adibide bakanen bat ageri:

  • Sein miñak artu eban eta an erditu nindun*. Ib. 7.

Emakumeak edo bestelako izakiren batek haurra edo kumeren bat izan duela adieraztekotan, bi egoera edo inguruabar ditugu: bata da ama (subjektua) soilik aipatzea, eta halakoetan da erako aditza erabiltzen da:

Bestea da, baldin umea/kumea (objektua edo osagarria) aipatu nahi badugu, da erako aditzari eutsirik objektuari -z postposizioa (instrumentala) eranstea; tradizioan maiztasun gehien duen erabilera da, baita egun erabilerarik handiena eta onartuena duena ere. Alegia, erditu aditzarekin ez dugu nork-nor edo du erako aditzik erabili behar, gaztelaniak egiten duenaren kontrara:

Gomendioa

Sintaxi pisu samarreko osagarridun esaldietan badaude urratu daitezkeen beste saihesbide batzuk, erditu aditza zertan erabilirik gabe. Hortxe duzu zutaz erditu zen ama bezalakoak esan daitezke beste hauetara:

  • Hortxe duzu sortu / izan zintuen ama.
  • Hortxe duzu mundura ekarri (munduratu) zintuen ama.

Umea egin (animaliekin) zein haurra izan edo seina egin (Bizkaian) ere erabiltzen dira erditze-kontu hauetarako.

Bukatzeko, osorik egon esakera ere entzuten da inork oraindik ere haurdun edo umedun jarraitzen duela adierazteko:

  • - Erditu al da behorra? - Ez, oraindik ere osorik dago.




Ibilitako bideak


Tags: