Prestakuntza

Adimen artifizialari eta chatGPTri buruzko prestakuntza-jarduerak

Adimen artifizialari eta chatGPTri buruzko prestakuntza-jarduerak

par Iñaki Murua,
Nombre de réponses : 2

Puri-purian dagoen gaia dugu adimen artifizialarena. Hala, doako online ikastaro baten berri izan dugu: "Elementos de la inteligencia artificial". Beste zenbait hizkuntzatan ere egin daiteke MOOC erako jarduera hau. Izan ere, 2018an abiarazi zuten Helsinkiko Unibertsitateak eta MinnaLearn enpresa finlandiarrak adimen artifizialaren oinarrizko kontzeptuei buruzko informazio ulerterraza eta adibide praktikoak eskaintzeko. Ordutik, 170 herrialdetako milioi bat pertsonak baino gehiagok burutu dute. Gaztelaniari dagokionez, UNEDek egin du egokitze-lana

Beste alde batetik, "ChatGPT: Interneteko iraultzarik berriena"  bost orduko aurrez aurreko tailerrak antolatu ditu Enpresa Digitalak. Badago tokirik urrian egiteko, Donostian zein Bilbon. Gaztelaniaz izango dira eta 30 € balio du izena emateak.