Irakasbil-foroa

Ikerketa baterako irakasleak behar dira

Ikerketa baterako irakasleak behar dira

by marga ibáñez -
Number of replies: 2

Kaixo, 

Ikerketa bat egiten ari naiz, doktorego-tesirako. Ikerketa praktika gogoetatsuaren markoan kokatzen da eta gure jarduera profesionalean askotan eta sarri egiten dugun zeregin bat aztertzea du xede (ezin dizuet esan zertaz, martxan jarriko ditudan dispositiboetan ez eragiteko). Bospasei irakasle behar ditut.


Irakasleak:

  • Jardun bikoan (edo autoikaskuntzan) aritu behar dira.
  • Formakuntza-saio pare bat egongo da, testuinguru egokia sortzeko eta dispositiboa zertan datzan azaltzeko. Agian Eskoriatzara joan beharko genuke pare bat egunetan, Mondragon Unibertsitatera.
  • Irakasle bakoitzaren Ikasle bat edo bi ere inplikatu behar dira.
  • Gaur egun, lanaren zientzian eta hezkuntza munduan asko erabiltzen den teknika bat erabiliko da. 
  • Asko ikasiko dugula denok, eta lan-jarduera asko hobetuko dela ziurtatzen dizuegu.

Hemen zaudetenotatik baten bat? Edo prest legokeenik ezagutzen duzue?

Uztailaren 13rako jakin beharko nuke zenbat egon litezkeen prest.

Galderarik bazenute, galdetu lasai asko!

Aurretiaz, eskerrik asko.


In reply to marga ibáñez

Re: Ikerketa baterako irakasleak behar dira

by Amaia Ezenarro Arrate -

Kaixo, 

Oraintxe irakurri dut ikerketarena. Zehazki ez dakit zer nahiko zenukeen, baina harremanetan jar gintezke kontua xeheago azaltzeko, nahi izanez gero.


Ondo izan,

Amaia


In reply to Amaia Ezenarro Arrate

Er: Re: Ikerketa baterako irakasleak behar dira

by marga ibáñez -
Egun on, Amaia, hauxe duzu nire posta elektronikoa: margaibez@yahoo.es. Bidali mezu bat eta ni jarriko naiz harremanetan zurekin. Mila esker! 

Marga