Euskara Batuaren Ahoskera Zaindua (EBAZ) jardunaldia antolatu du Euskaltzaindiak Donostian, eta, besteak beste, Miren Lourdes Oñederra irakaslea arituko da solasean ahoskera batzordekideen mahai-inguruan. Duela 25 urte euskara batuaren ahoskera 87. arauaren bidez arautu zenez, ‘Jean Haritschelhar gogoan’ leloaren pean orduko euskaltzainburua omendu nahi dute:
• Noiz: Ekainaren 30ean.
• Non: Donostian, Euskaltzaindiaren Gipuzkoako ordezkaritzan (Luis Villasante Euskararen Ikergunea / Tolare baserria).
• Egitaraua
• Izena ematea, doan.