Prestakuntza

Euskara Batuaren Ahoskera Zainduari (EBAZ) buruzko jardunaldia Donostian

Euskara Batuaren Ahoskera Zainduari (EBAZ) buruzko jardunaldia Donostian

by Ainara Maya Urroz -
Number of replies: 0

Euskara Batuaren Ahoskera Zaindua (EBAZ) jardunaldia antolatu du Euskaltzaindiak Donostian, eta, besteak beste, Miren Lourdes Oñederra irakaslea arituko da solasean ahoskera batzordekideen mahai-inguruan. Duela 25 urte euskara batuaren ahoskera 87. arauaren bidez arautu zenez, ‘Jean Haritschelhar gogoan’ leloaren pean orduko euskaltzainburua omendu nahi dute:

•    Noiz:  Ekainaren 30ean.
•    Non:  Donostian, Euskaltzaindiaren Gipuzkoako ordezkaritzan (Luis Villasante Euskararen Ikergunea / Tolare baserria).
•    Egitaraua
•    Izena ematea, doan.

EBAZ