"Desarrollo de medidas antifraude en los exámenes. La experiencia del Instituto Cervantes" web-mintegia antolatu du GIELEk.
Ekainaren 8an izango da, 15etatik 16etara. Ines Soria eta Laura Zuheros izango dira hizlariak.
Honako hau da laburpena:
Bi dira Cervantes Institutuak espainieraren hizkuntza-ezagutza egiaztatzeko dituen sistemak: DELE eta SIELE. DELEren kasuan, nazionalitatea lortzeko baldintza gisa sartzeak izugarri handitu du hautagaien kopurua Espainian, eta iruzur-saiakerak biderkatu egin dira. Web-mintegian, probak egitean eta ziurtagiriak ematean iruzurra saihesteko hartu diren neurriak aurkeztuko dira. SIELEren kasuan, azterketaren ezaugarriek (ordenagailuz, maila anitz, deialdi finkorik gabe) iruzur-aukerak oso desberdinak izatea eragiten dute, baita garatzen ari diren eta aurkeztuko diren neurriak ere.