Hizkuntz kontuak

Buruari hazka egin

Buruari hazka egin

by Hasier Agirre Aranburu -
Number of replies: 0

Goiko lokuzio hori askotan entzuten edo irakurtzen da, zinez ere. Baina duen eremu semantikoa, bereganatzen dituen testuinguruak, ez ote dira uste baino nasaiagoak? Goazen haietako batzuk ikustera.


Pentsatzea edo pentsatzeko beta hartzea

Fredi Paiak eta Mikel Mendizabalek osatutako bertsoaldiko Frediren azken bertsoa duzue behean. Tolosan kantatu zuten, 2001ean, Bertsolari Txapelketa Nagusiaren aitzakiatan. Merezi du saioa osorik entzutea:

Xabier Usabiagak ere adiera horretan erabili zuen, 2004an:

Andoni Egañak ere bide horretatik baliatu du gaur, Lazkao Txiki aipagai:

  • Buruari hazka egingo ziokeen lehenengo. Gustatuko zitzaiokeen ezereztu hitza. Baina kopeta ximurtuko zukeen ondoren, eta zalantzak kanporatzen hasiko (https://www.berria.eus/paperekoa/1881/023/001/2023-05-25/ezereztu.htm).


Ezjakintasuna, lotsa, itxurazkoa ez den jokabide edo imintzioa

Hara nola erabili zuen Piarres Larzabalek bere idazlanen gertaldietako batean:

Beste hainbeste tweet honetan:

Lizardik lotsa adierazteko darabil:

  • POTTOLOK: (Buruari hazka, lotsatu askirik) . Nik, ...egia esan,... horrenbeste ez dakit, andrea...


Harridura, errezeloa…

Ez dabil pentsatzeko denbora hartu-tik urrun, baina, nik uste, baduela batzuetan errezelo (moskeo) edo harridura-puntu bat. Batzuetan, berariaz aipatzen da, gainera, nola-eta bigarren adibidean:

  • Behin galdetu omen zion epaileak lekuko euskaldun bati, epaitegi honetan bertan: —¿Donde estuvo usted el día de autos?  Lekuko euskaldunak buruari hazka egin eta honela erantzun zuen: —En Lasarte (http://www.donostiaeuskaraz.eus/donostia/gorosti/mapa/00004.htm).
  • Buruan hazka hasi ziren harrituta. Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 225. orr.
  • Eta apaizak, zeruarekin linea zuzena zutela handik eta, hamar mila eurorengatik, Jainkoarekin Berberarekin mintza zitezkeela. Ipuin kontagarri hutsa zelakoan hura guztia, buruari hazka eginez despeditu zen. Agur, Ben Hur. Aio, Pelaio. (https://blogs.diariovasco.com/bai-horixe-bizargorri/2019/10/16/done-ostea/).


Damua, zerbait alferrik eginaren sentipena

Irakur ezazue Koldo Izagirreren pasarte hau, Teilatuko lizarra lanetik aterea, eta zeuok juzka:

Beste hau ere ez da adibide txarra:


Damua, alferrik egina edo inbidia leporatzeko

Orain zorra hadi!, hor konpon! edo aurretik pentsatzea asko huen! adieran erabili ezinik ere ez da. Halakoak, lehen ere aipatu izan dugunez, hurrago dabiltza ohiko molde edo formuletatik, lokuzioetatik baino. Zergatik? Bada, testuinguru jakin batean eta elkarreragin zuzen-zuzenean botatzen ditugulako. Ez dute zentzurik solaskiderik ezean. Aparteko grazia du, nire iritziko, inbidia leporatzeko aurkitu dudan beheko aldaera honek: