Hizkuntz kontuak

Besteen begian lastoa, bai; norberarenean habea, ez

Besteen begian lastoa, bai; norberarenean habea, ez

by Hasier Agirre Aranburu -
Number of replies: 0

Esaera zaharrak beti daude eta egongo dira bogan. Mundua ziztuan aldatzen da, gaurko gertakaria bihar ahaztua dago, baina giza jokabidea -bere grina, emozio eta sentimenduekin- nekez da mudatzen.

Hain zuzen ere, giza jokabide jakin bat salatzeko baliatu du gaur Mikel Elorzak Berrian goiko atsotitza. Geurekoikeria edo alderdikeria du jopuntu, geure burua besteen kaltetan aldekeriaz neurtzea:

Modu bat baino gehiago da euskaraz gisakoak aditzera emateko. Lehen horren oso antzekoa da beheko hau, konparaziorako:

  • Ondorioz, kontu honetan guztiok umiltasun punttu bat behar dugula uste dut, eta normaltzat hartu behar dugula gurea ez den esparru bateko hizkera arrotza egiten bazaigu. Besteen begian lastoa bai eta norberean fardoa ez ikusteko arrisku handia dugu. (Euskara zientifikoa Natur Zientzietan: sena eta sonaren artean orekan / Arturo Elosegi).

 Lastoa eta habea ez, ezpada zorria eta bartza ere jarri ohi dira balantzan, adiera aldatzeke:

  • Mendebaldeko zibilizazio aitzinatua ez da ezberdina. Besteren buruko bartza ikusten dugu, geure buruko zorria ez. (Pako Aristiren Mailua ageriago liburuari kritika / Miel A. Elustondo).
  • Honakoa dio esaera ezagun batek: «Besteren buruko bartza ageri, gurea zorriz igeri». Ez dakit zorriei begira edo ez, baina sarritan denbora eta indar gehiegi xahutzen da besteen arazoei begira (https://ataria.eus/komunitatea/maidereizmendi/1476983115159-barrura-begira-jarrita).

Bukatzeko: esaera zahar honek, nola ere beste askok, ematen du bide erdi bi egin eta osagaietako bakoitza lokuzio bihurtzeko:

Azken bi horiek ez dira testu oso. Horixe da, izan ere, esaera zaharren eta lokuzioen arteko aldeetako bat, lehenak beregainak direla; alegia, testuinguruz kanpo ere adiera duten nanotestu edo ekintza komunikatibo laburrak direla, publizitate-esloganak izan daitezkeen bezala.

 


Ibilitako bideak: