Hizkuntz kontuak

Zurian beltz (egin, jarri, utzi, geratu…)

Zurian beltz (egin, jarri, utzi, geratu…)

by Hasier Agirre Aranburu -
Number of replies: 0

Goiko esamolde horrek, izatez, idazteari, ezer paperera ekartzeari egiten dio erreferentzia. Adiera horretan ageri da Orotarikoan zein Maialen Lujanbioren bertso ederrean:


  • "Zurixan baltz eiñ. Se dice por escribir, y por antonomasia en pleitos y cuestiones en que intervienen los curiales. Eiñ zurixan baltz. Ez dago ba amen berbaz aitzeko biderik! ¡Hágase negro en blanco, ya que aquí no hay manera de entenderse hablando!" Etxba Eib.
  • Arratsalde on lehenbizi, hala ohi da bertsogintzan/ ahoz aho heldu zaigun arauz kanpoko jakintzan/ gaur akademian nago atzo plazakoa nintzan/ herriz herri, hiriz hiri, jende arteko langintzan/ ze jakinduri metatu kontu hemen eta hitz han/ orri zurian beltz jarri ezin dena tesi gisan/ bertso ta hitzok dakartzat lanbro nahi dutenak izan/ harrapatzekotan zuen gogoak harrapa ditzan (https://www.naiz.eus/es/hemeroteca/gara/editions/2015-06-18/hemeroteca_articles/marjinetako-jakintza-goratu-du-maialen-lujanbiok).

Azken urteotako diskurtsoan, ordea, nahiz gehienean jatorrizko esanahi horri eutsi edo gehiegi aldendu ez, hedaduraz-edo zerbait jakinarazi, agerian jarri edo nabarmendu dela adierazteko ere erabili izan da; halaxe egin dute gaurkoan berrian Arantxa Iraolak eta Jon Orzaizek, eta halaxe gertatzen da bigarren adibidean ere:





Ibilitako bideak: