Ez da komeni ahazterik: -kote atzizkia okerra da pertsona bakarra adierazteko. Bitik hamarrerako zenbakiei erantsirik betiere, tokatzen den pertsona-kopurua aditzera emateko erabiltzen da aztergai dugun atzizki hori:
- Satschmo Jazz disketxeak David Mengual Mosaic zuzenean ikusteko eta entzuteko aukera eskainiko du, hirukote moduan zein bederatzikote gisa (Egunkaria).
Esan beharrik ez, bada, okerra dela azkenaldian hainbeste orokortu den bikote hitza kide adieran erabiltzea. Halakoetarako, “bikote lagun” edo “bikotekide” ordainak eskaintzen dizkigu Euskaltzaindiaren azken gramatikak.
Erreferentzia bibliografikoa:
Euskararen Gramatika (I. Liburukia) / 116. or.