Hizkuntz kontuak

Inor bere zoroaK bizi

Inor bere zoroaK bizi

by Hasier Agirre Aranburu -
Number of replies: 0

Esapide aski ezaguna da goiko hori eta bere horretan, izenburuan dagoen horretan da zuzena. “Zoro” da hor gidaria eta “inor” gidatua, bestela ez luke izaera edo logikarik. Pertsona da hor grina, jite edo jaiduraren mende dagoena, irritsez dagoena, ez alderantziz:

  • Bakoitza bere zoroak bizi du, eta nirea argi asko agertzen da, behin eta berriz, testu hauetan. (Itsasoan euri / Joxerra Garzia).
  • Gutxieneko desoreka bat seguru beharrezkoa dela. Hala ere, nor bere zoroak bizi du. Zoramen hori onartzean eta erabiltzean ote datza kontua, orduan? (Erreka Haizea / Sonia González).

Kontua da dezente ari direla zabaltzen bakoitzak* bere zoroa bizi gisakoak. Hainbesteraino zabaldu dira, ez baita harritzekoa biak ere zuzenak ez ote diren pentsatzea! Aski da Euskaltzaindiaren Hiztegira jotzea, ordea, hala ez dela jakiteko, edota Elhuyarren Hiztegira jotzea, esapideak erabili partizipioa ere hartu dezakeela ikusteko: nor bere zoroak erabili.




Informazio osagarria:

Tags: