-Zio atzizkia oso dago errotuta euskaran, baita euskal oinarriei erantsirik ere: txikizio…
Mailegatutako hitzetan, are argiagoa da auzia. Hona zer gomendio, egun ere baliagarria, eman zuen bere garaian Euskaltzaindiko LEF batzordeak:
“-Zio atzizkia (euskal oinarriei erantsirik ere aurki dezakeguna: amorrazio, burutazio, asmazio, segizio...) onartu eta bultzatu maileguetan. Ez dugu uste instalakuntza, integrapen eta ebaluaketa esanez ezer irabazten dugunik; hobe genuke instalazio eta integrazio onartzea, Hegoaldean behintzat.”
Azentuazio, balorazio, programazio, instalazio, faktorizazio eta gisakoak, beraz, ondo daude beren horretan.
Gomendioa:
Komeni da gogoan izatea, hortaz, -keta, -tze edo -men/-pen atzizkiak dagokien neurrian erabili behar direla, eta ez dutela zertan harturik -zio atzizkiaren lekua.
Gainerako atzizki horien erabilera-xehetasunez argibide gehiago nahi izanez gero, informazio osagarrian dituzue eskura.
Informazio osagarria:
EHULKUren aholkuak / -keta atzizkia