Hizkuntz kontuak

EAEko 16 urtetik gorako gazteen 74,5 euskalduna da, duela 30 urte baino 49,5 puntu gehiago

Er: EAEko 16 urtetik gorako gazteen 74,5 euskalduna da, duela 30 urte baino 49,5 puntu gehiago

by Iñaki Villoslada -
Number of replies: 0
Oso artikulu interesgarria Hasierrek geure esku jarri duena.

Gazteen erabileraren inguruan, euskararen erabileraren kaleko neurketako datuetatik (2021) ondorio positibo bat ateratzen da: adin berekoen arteko elkarrizketetan, zenbat eta gazteago, orduan eta altuagoa da euskararen kale-erabilera. Askotan, gazteei gauza askoren errua leporatzen zaie..., bada, euskararen erabileran aurretik doaz gazteak haien arteko elkarrizketetan.

Oro har, Hasierrek aipatu duen herritarrak egiten ari diren ahaleginari buruz hona hemen aurtengo 1. azterketaldira aurkeztuko diren herritarren kopurua (aurreikuspena): 15.200 herritar inguru aurkeztuko dira euskara-maila bat egiaztatzeko helburuz.

Ez da makala ahalegina!!