Hizkuntz kontuak

-(e)LARIK postposizioa

-(e)LARIK postposizioa

par Hasier Agirre Aranburu,
Nombre de réponses : 1

Ez da arraroa euskal diskurtsoan -elarik postposizioaren erabilera oker batzuekin topo egitea. Erabilera oker horiek, oro har, iturburu dute gaztelaniatiko gerundioaren itzulpen desegokia edo ondoriozkotasuna behar ez bezala adieraztea. Hona bi adibide:

  • *Basoilarra hegazti paleoarktikoa da, bere bizilekua bate ere Eurasiako iparraldeko taiga zabaletan duelarik.
  • *2015eko maiatzaren 15a: ehunka persona zeramatzan ferri bat hondatu zen Bangladeshen, ehun pertsonatik gora desagertu zirelarik.

Nola konpondu arazoa edo zein ordain eman goiko esaldi horiei? “Eta” juntagailua edo, gehiagokorik gabe, alborakuntza baliatuta. Honelaxe geratuko lirateke, hartara, goikoak:

  • Basoilarra hegazti paleoarktikoa da, eta bizilekua batez ere Eurasia iparraldeko taiga zabalean du.
  • 2015eko maiatzaren 15a: ehunka persona zeramatzan ferri bat hondatu zen Bangladeshen; ehun pertsonatik gora desagertu ziren.

Nahiz gaurkoan arreta erabilera okerrei eman, aipagai dugun postposizioak, tradiziora joz gero, funtzio edo balio asko ditu: modua, kausa, baldintza edo are kontzesioa (-elarik ere) adieraz ditzake.




Informazio osagarria:

EHULKUren aholkuak / -(e)LARIK (I) eta -(e)LARIK (II)


En réponse à Hasier Agirre Aranburu

Er: -(e)LARIK postposizioa

par Ainara Maya Urroz,
-(e)LARIK menderagailua, berez, ekialdeko euskalkietakoa da, eta, batez ere, denbora edo modua adierazten du, euskalki gehienetan erabiltzen den -(e)LAk bezala. Testuinguruaren arabera, baina, azalpena, baldintza zein kausa adierazteko ere balio du. Denboraz bestelako nozioak (modua, kausa, azalpena, baldintza) ere adierazten ditu –(e)LARIK menderagailua daraman perpausak, eta askotan zaila da bereiztea denbora, modu, baldintza edo kausa nozioa adierazten den.

Dena den, -(e)LARIK menderagailuaren balioa ez dago behar bezainbeste ikertuta; hala ere, zalantzarik ez dago beste zenbait egitura (hemen aipatu dituzunak) askoz ere egokiagoak direla Hego Euskal Herrian, sarri kalko desegoki baten ondorio (erdal gerundioak), hemen aipatutako akats horiek egiten baitira.