Denon ahotan dago TxatGPT, gaitasun handiko hiztun batek bezala testuak ekoizteko ahalmena duen aplikazioa, testu egokiak eta zuzenak gainera. Ez da sekretu bat ikasle batek baino gehiagok erabiltzen duela lan akademikoak egiteko, eta "putxerazoa" emateko. "Putxerazoa" edo baliabidea? Gure lankideak, Abel Camachok, horretaz jardun zigun ondoko testuan "ChatGPT", "ezin baduzu etsaiarekin, elkar gaitezen", iradokitzen zuen. Ba nora eta gure esparrura ere heldu zaigu, bestela ezin izan gainera.
Martxoaren 8rako materialak prestatzen laguntza eman omen diezaguke, eta hori dela eta, ELE Internacional taldeak, horixe bera lantzeko online tailer bat eskaintzen digu. Tailerrak martxoaren 1, 8 eta 15ean izango dira, eta "Emakumearen Nazioarteko Eguna"z jarduteko materialak zertuko ditugu. Erakargarria dirudi, nik izena eman dut. Anima zaitezte ea zerbait egin dezakegun elkarrekin!
Oharra: TxatGPTri galdetu diot nola idatzi "TxatGPT" eta horrela idazteko (tx-z) iradoki dit.
Ni araka nazatela!