Hizkuntz kontuak

Ama-hizkuntzaren nazioarteko eguna da otsailaren 21a

Ama-hizkuntzaren nazioarteko eguna da otsailaren 21a

par Ainara Maya Urroz,
Nombre de réponses : 1

Ama-hizkuntza haur batek 3 urtera arte jasotzen duen lehen hizkuntzari esaten zaio, eta gaur, otsailak 21, ospatzen da ama-hizkuntzaren nazioarteko eguna, kultur aniztasuna eta elebitasuna sustatzeko asmoz.

Ospakizun horren oinarrian, bengaleraren aldeko mugimendua dago; izan ere, 1952ko otsailaren 21ean Bangladesheko Dhaka hiriburuan bengaleraren aldeko manifestazio batean bost lagun hil zituen poliziak, eta gertaera triste hura oroitzeko Bangladesheko gobernuak proposatu zion UNESCOri egun hori ospatzea; erakunde horrek 1999an izendatu zuen gaurko eguna ama-hizkuntzaren nazioarteko eguna, eta egun honek munduko herriek darabiltzaten hizkuntza guztiak babestea du helburu.


En réponse à Ainara Maya Urroz

Er: Ama-hizkuntzaren nazioarteko eguna da otsailaren 21a

par Iñaki Murua,
Zeinu-hizkuntza eta ama-hizkuntza lotu ditu Mª Luz Esteban Saiz soziolinguistak "La importancia de la lengua de signos como lengua materna" iritzi-artikuluan; aipagarria da gorra dela aditu hau.

Zeinu-hizkuntzari gagozkiolarik, kontuan izan dezagun Europako Erreferentzia Marko Bateratuaren Liburu osagarriak atal oso bat eskaini diola alderdi horri, gaitasunak eta deskriptoreak azalduz, besteak beste.