Ama-hizkuntza haur batek 3 urtera arte jasotzen duen lehen hizkuntzari esaten zaio, eta gaur, otsailak 21, ospatzen da ama-hizkuntzaren nazioarteko eguna, kultur aniztasuna eta elebitasuna sustatzeko asmoz.
Ospakizun horren oinarrian, bengaleraren aldeko mugimendua dago; izan ere, 1952ko otsailaren 21ean Bangladesheko Dhaka hiriburuan bengaleraren aldeko manifestazio batean bost lagun hil zituen poliziak, eta gertaera triste hura oroitzeko Bangladesheko gobernuak proposatu zion UNESCOri egun hori ospatzea; erakunde horrek 1999an izendatu zuen gaurko eguna ama-hizkuntzaren nazioarteko eguna, eta egun honek munduko herriek darabiltzaten hizkuntza guztiak babestea du helburu.