Hizkuntz kontuak

Euskaltzaindiaren webgunea eguneratu eta osatu da

Euskaltzaindiaren webgunea eguneratu eta osatu da

par Ainara Maya Urroz,
Nombre de réponses : 0

Euskaltzaindiak orri nagusia eguneratu zuen duela pare bat hilabete, eta orain webgunea osatu dute zenbait aldaketa esanguratsurekin; ezerezean gera ez dadin eta erabilgarri izango zaizuelakoan, hona hemen aldaketa horiek:

•    Euskaltzaindiaren Hiztegiaren itxura berria, guztira 48.305 forma ditu, eta azken eguneratzeetan agerian ez zeuden baina hiztegi barruan zeuden esapideak bistaratu eta azaldu dira (egun on jainkoak, ezerezean geratu, baratxuria baino ... ago, etab); bestalde, Adorez hiztegiaren datu-basea nahiz Azkueren hiztegia Euskaltzaindiaren Hiztegian txertatu dira.
•    Orotariko Euskal Hiztegia eguneratu da, eta 7.377 adibide berri ageri dira.
•    Euskararen Gramatika liburuaren online bertsioa atera da modu aberastuan (estekekin...), eta paperezko bertsioa PDF formatuan osorik deskarga daiteke.
•    Euskal Onomastikaren Datutegian (EODA) pertsona-izen epizenoen azalpen-testuak eguneratu dira.
•    Hizkuntza-baliabideak atala eguneratu da, eta gaztelaniazko bertsioa prestatu da.
•    Hildako euskaltzainen azpi-atala gehitu zaio webguneari, eta bertan hildako euskaltzainen biografiak daude.
•    Hizkuntzen Historia Soziala iker-eremua gaur egun zertan den aurkezten duen argitalpen berri bat dago irakurgai, eta PDF formatuan deskarga daiteke: Towards a Methodological Model for a Social History...


Berakatza-atala baino finago izan gaitezen gure lanean!

________________________________________