Egunkari bateko bere ohiko zutabean Pello Esnalek Ebaluazioak
izenburuko artikulu bat argitaratu du.
Interesgarria iruditu zait, zer pentsatu eman baitit niri;
batzuetan azterketen artean eredu peto-petoei jarraikiz egindakoak topatzen
direlako, eta batzuetan kasik elkarri kopiatu ote dioten zalantza
sortzen zaio aztertzaileari, baina ez dira elkarri kopiatuak, ez…, norat eguzki, harat buruzki ereduko idazlanak dira...
Esnalek argi adierazi du anekdota bidez: ba omen zen, orduko batxilergoaren 6. urtean, literatur irakasle bat,Vicente, 'redacción' izeneko idazlanak tentu handiz lantzen zituena. Irakasleak berak sortutako ereduak ematen omen zizkien ikasleei, eta ikasleek eredu haien arabera egin behar zintzo idazlana...
Vicente eta ikasle zintzo guztiei errespetu osoz ekarria.