Kaixo denoi!
Marga Ibañezek idatzitako artikulua poliki irakurtzekoa da, baina iruditzen zait hizkuntza-irakaskuntzan eta ebaluaziogintzan ere oso aintzat hartu beharreko zenbait pista interesgarri eta objektibo ematen dituela: ikasleek egiten dituzten errore-motak bereizteak duen garrantzia, errore horiek ikasketa-prozesuan zer nolako garrantzia duten... Eta are garrantzitsuagoa: errore horiek zergatik egiten dituzten, noiz eta nola egiten dituzten ere azaltzen du oso modu ulergarri eta interesgarrian.
Benetan eskertzekoa da artikulu hau irakurtzeko eman diguzun gomendioa Iñaki. Bide batez, nik beste artikulu hau gomendatu nahi dizuet: Ebaluazioa hizkuntzen eskoletan. Egiteke dagoen berrikuntza. HIzpideko 91. zenbakian duzue irakurgai, eta nik uste gai honen gaineko hausnarketa egiteko artikulu honek ere baduela zer esanik.
Ziur gainerakook baduzuela gurekin partekatzeko moduko ideia eta ekarpenik. Horrela bada, ez geratu gogoarekin.
Lurdes