Didaktika

Feedbacka edo atzeraelikadura idatzizko ekoizpenean

Feedbacka edo atzeraelikadura idatzizko ekoizpenean

de Iñaki Murua -
Número de respuestas: 3

Feedback edo atzeraelikadurari buruzko bi artikulu eman ditugu argitara azken boladan e-Hizpide aldizkarian. Marga Ibañez Ramosek interazkiozko feedback zuzentzaileari buruz egindako lan batean daude oinarrituak:

Feedbacka ahozkoan izan da Marga Ibañezek aztertutakoa. Oraingoan, berriz, idatzizko ekoizpena eta feedbacka lantzen dituen artikulu bati erreparatuko diogu: Efectos de los tipos de feedback entre iguales en los trabajos escritos. Ikerketa-lana beste esparru batean egin arren, geurean ere aintzat hartzeko kontuak badaudela iruditu zaigu.

Erreferentzia
Cano-García, E., Pons-Seguí, L., eta Fernández-Ferrer, M. (2022). Efectos de los tipos de feedback entre iguales en los trabajos escritos. Profesorado. Revista de Currículum y Formación de Profesorado, 26(1), 127-148. https://doi.org/10.30827/profesorado.v26i1.13929


En respuesta a Iñaki Murua

Er: Feedbacka edo atzeraelikadura idatzizko ekoizpenean

de marga ibáñez -
Eskerrik asko! Artikulu paregabea, kontu garrantzitsu askoz hausnarketa eta ebidentziak ematen dituena, " feedforward" ( benetako feedbacka ), ikasleen igurikimenak, oharmena....esandakoa, irakurtzea merezi duten horietakoa!
Milesker anitz!
En respuesta a marga ibáñez

Er: Feedbacka edo atzeraelikadura idatzizko ekoizpenean

de Lurdes Isart Badiola -

Kaixo denoi!

Marga Ibañezek idatzitako artikulua poliki irakurtzekoa da, baina iruditzen zait hizkuntza-irakaskuntzan eta ebaluaziogintzan ere oso aintzat hartu beharreko zenbait pista interesgarri eta objektibo ematen dituela: ikasleek egiten dituzten errore-motak bereizteak duen garrantzia, errore horiek ikasketa-prozesuan zer nolako garrantzia duten... Eta are garrantzitsuagoa: errore horiek zergatik egiten dituzten, noiz eta nola egiten dituzten ere azaltzen du oso modu ulergarri eta interesgarrian.

Benetan eskertzekoa da artikulu hau irakurtzeko eman diguzun gomendioa Iñaki. Bide batez, nik beste artikulu hau gomendatu nahi dizuet:  Ebaluazioa hizkuntzen eskoletan. Egiteke dagoen berrikuntza. HIzpideko 91. zenbakian duzue irakurgai, eta nik uste gai honen gaineko hausnarketa egiteko artikulu honek ere baduela zer esanik.

Ziur gainerakook baduzuela gurekin partekatzeko moduko ideia eta ekarpenik. Horrela bada, ez geratu gogoarekin.

Lurdes