e-Berrikariaren 2022ko martxoko zenbakia prestatzen ari nintzela konturatu nintzen: 2021eko martxoan plazaratu genuen lehenengoa, otsaileko 0 zenbakiaren ondoren. Hauxe izan zen 2021eko martxoaren 16an argitaratutako albistea: Irakasbil: komunikatzeko bide berriak.
Aditu baten aholkuari jarraikiz, edukiak sortu eta webguneetan argitaratzea ez ei da nahikoa irakurleak erakartzeko (eta, are gutxiago, gerora partaide aktiboak izan daitezen lortzeko); interesaturik egon litekeenaren bila ere joan behar da. Hala, tokitxoa du Irakasbilek Twitter eta Facebook esparruetan; foroak baliatuta edota harpideturik daudenen postontzietarako mezuen bidezko komunikazioarekin ere saiatzen gara. Asmatuko ahal dugu!