Irakasbil-foroa

DESKARGATZEKO MOODLE ARIKETAK

DESKARGATZEKO MOODLE ARIKETAK

by amaia urtzelai barrutia -
Number of replies: 2

Bigarren hezkuntzako irakaslea naiz.

Jakin nahiko nuke hurrengoa: Ba al daude A2/B1/B2 mailako deskargatu eta gure Moodle ikastaro propioetan erabiltzako Moodle ariketak? Ba al dago horrelako sistemarik? HEO, derrigorrezko eskola publikoa eta HABE publikoak izanik nola da posible elkarlanik ez egotea?

Eskolan Moodle erabiltzen ari naiz, eta zinez lagungarria litzateke. Oraintxe bertan, INDIKATIBOA Nor/Nori/Nork eta Nor/Nork; Baldintza erreala eta hipotetikoa; Kausalak; Testu antolatzaileak; 12/14 urtekoentzako moduko irakurmenaren ulermenaren lanketa...

Duten ariketak lirateke Moodleek txertatuko nituzkeenak. Aurrera begira, beste 11 gauza ondo etorriak.

Mila esker arretagatik.


In reply to amaia urtzelai barrutia

Er: DESKARGATZEKO MOODLE ARIKETAK

by Esther Isasa Gaskue -
Egun on, Amaia:

Zure mezua irakurrita, IKASBIL atariko lantaldearen izenean, hainbat kontu argitzea komeni dela iruditu zaigu.
  • IKASBIL eta IKASTEN atarietan eskaintzen ditu HABE erakundeak euskara-ikasle helduentzako ikas-materialak eta zenbait ikastaro ireki. Hauen helburua da euskara ikasi nahi duen edozein pertsona helduk HABEren atariak bisitatu eta nahi adina baliabide eskura izan ditzala euskara ikasteko. Izan ere, HABEren egiteko nagusia 16 urtetik gorako herritarren euskalduntzea eta alfabetatzea da.
  • Jakin badakigu euskaltegi eta autoikaskuntza-zentroetako irakasleek ere erabiltzen dituztela materialok, baita Hezkuntza Sailean lanean ari zareten euskara-irakasleek ere, eta horrexegatik eskaintzen ditugu horietako asko PDF formatuan, baina aipatu zerbitzuen hartzaile nagusia euskara-ikasle heldua da.
  • Hori horrela, gaur gaurkoz, HABEk ez du propio irakasleei zuzendutako ariketa-zerbitzurik eskaintzen.
  • Eskari hau berau, beste era batera formulatuta, baina, funtsean, berbera, HABEra bidali zenuen joan den martxoaren 22an, Eusko Jaurlaritzaren Zuzenean zerbitzuaren bidez eta martxoaren 23an erantzun zitzaizun idatziz.
Gaia argitu dugulakoan, izan ongi.
Esther Isasa, IKASBIL lantaldearen izenean.


In reply to Esther Isasa Gaskue

Er: DESKARGATZEKO MOODLE ARIKETAK

by amaia urtzelai barrutia -
Uste nuen plataforma honetan beste ate bat ari nintzela jotzen.
Beharrean gabiltza, eta hainbat baliabidek adinik ez duela ikusten dugunez, bila.
Sentitzen dut.