Ebaluazioa

Ebaluazio-foroa

Ebaluazio-foroa

par Iñaki Villoslada,
Nombre de réponses : 1

Egun on, Ebaluazioko foroko harpide hori:

Egiaztatze-deialdien inguruan sor litezkeen elkarrizketak eta ebaluazio inguruan ekarpenak biltzeko lekua da foro edo eztabaidagune hau.

Bertan mezuak jarri nahi izanez gero, nahikoa da ikasten.ikasbil.eus plataforman erabiltzaile-kontua izatea.

Kontuan hartu hemen idazten duzun guztia nornahik irakur dezakeela (beraz, egiaztatzegintzaren inguruan zuen eginkizunak direla eta, konfidentzialtzat sailkatutako informazioa zabaltzea saihestu behar dela).  Mezuek errespetuzko arauak bete behar dituzte, eta ebaluazio zein egiaztatzegintza gaien ingurukoak izatea da helburua.

Harpide-kopurua handiagotu dugu, aurtengo deialdian tutore zein ikerle izango zaretenak harpidetuz, mezuak zuen posta elektronikoetan jaso ditzazuen.

Harpidetza kendu nahi izanez gero, nahikoa da HABEren ebaluazio arlora mezu bat bidaltzea (ebaluazio@habe.eus) gaian "ebaluazio foroaren harpidetza kendu" jarriz.

Espero dugu ekarpenak jasotzea zuetako askoren partetik, eta foro honetan jarritakoa lagungarri izatea elkarrekin daramagun eginkizuna aurreratzeko.

Iñaki Villoslada

HABE

Ebaluazioa eta Egiaztatzegintza



En réponse à Iñaki Villoslada

Er: Ebaluazio-foroa

par Iñaki Murua,
Ohartxo bat, Iñaki.

Foroko mezuak, Irakasbileko gainontzeko edukiak legez, edonork irakur ditzake. Iruzkinak egiteko, foroetara harpidetzeko edota horietan idazteko, berriz, beharrezkoa da baina ez da nahikoa ikasten.ikasbil.eus plataforman erabiltzaile-profila edo kontua izatea; nolabait esateko, Irakasbilen "matrikulatuta" egon behar du horrez gain.