JALGI HADI MUNDURA euskaraz hitz egiteko bilgune birtuala koronabirusaren konfinamenduan sortu zen, 2020ko martxoan. Mintzaneteko zenbait lagunek sortutako elkartea da, eta Covid-aren eraginez aurrez aurre taldean edo kuadrillan biltzea ezinezkoa zenez, Internet bidezko ZOOM-topaketak egiten hasi ziren. Geroztik, hutsik egin gabe, biltzen da lagun-kuadrilla ireki hau asteartero eta larunbatero Euskal Herriko arratseko 19:00etan, Montevideoko eta Txileko Santiagoko 15:30etan, Miamiko 13:30etan, Boiseko 11:30etan, Oregongo 10:30etan eta Londresko 18:30etan. Mintzalagun talde bat da, maila guztietako jendea, baina, kasu honetan, aurrez aurrekoa izan beharrean, Internet bidezko eztabaidetan parte hartzeko aukera ematen du. Bertan, Euskal Herriko, Europako beste nazio batzuetako eta Ameriketako lagunak ere biltzen dira, bidelagunek bidelariei bidea erakutsiz, eta bidelariek bidelagunei gauza asko irakatsiz.
Euskararen egunean, gaur ostirala, taberna
birtualaren saioa burutuko dute. Ekitaldia era dinamiko baten joateko, aldez
aurretik, norberak prestatutako pintxo bat eta edaria aurkeztu behar dira. Era
berean, abesti ezagun bat pentsatu behar da, abesteko asmoarekin. Parte
hartzera gonbidatzen gaituzte, eta animatu!
Eta zorionak zuri, euskaldun!
Informazio osagarria:
- https://jalgihadimundura.blogspot.com/
- JALGI HADI MUNDURA sarean izena emateko edo gehiago jakiteko idatzi hona: jalgihadimundura@gmail.com