Didaktika-foroa

Ikasleen ekoizpenak ebaluazio diagnostikoan

Ikasleen ekoizpenak ebaluazio diagnostikoan

by Iñaki Murua -
Number of replies: 3

Honako mezu hau agertu da duela gutxi Twitterren.



In reply to Iñaki Murua

Er: Ikasleen ekoizpenak ebaluazio diagnostikoan

by marga ibáñez -

Ikasleari zuzenduta eman bai... baina ez da porfoliorik erabiltzen... Portfolioak gainera gehien bat ebaluazio hezigarri du funtzioa... Hauxe da ikaslearen abiapuntua ikustekoa...


In reply to Iñaki Murua

Er: Ikasleen ekoizpenak ebaluazio diagnostikoan

by Lurdes Isart Badiola -

Kaixo denoi!


Galdera interesgarria egin zaigu inondik ere, eta hari mutur bat baino gehiago duela esango nuke. Nik ez dut uste honek erantzun bakarra eta orokorra duenik. Nire ikuspuntutik, ikasleek ekoiztu duten hori gorde eta diagnostikorako erabili aurretik, honako bi erabaki hartu behar dira aurretik: Zer motatako ekoizpen-lanak jasoko ditut? Ikasketa-prozesuari begira, zer edukitan jarriko dut fokoa? Eta zer helbururekin erabiliko ditut gero jasotako lan horiek?

Diagnostikoa, prozesuaren abiapuntua denez, nik esango nuke, lehen urrats horretan egokiagoa dela zuzendu gabekoak jasotzea. Ondoren, ekoiztutako horietan ageri diren zenbait eduki eta trebetasun lantzen goazen heinean, adierazle batzuk erabiliko nituzke ikasleari hobetu beharrekoak markatu eta hor zenbait pista emateko. Eta prozesuan aurrera goazen neurrian, orduan bai, zenbait zuzenketa "induzitu" egin daitezke, baina, pista guztiak irakasleak berak eman gabe.

Nolanahi ere, esan bezala, ez dut uste hemen erantzun bakarra eta orokorra dagoenik.


In reply to Lurdes Isart Badiola

Er: Ikasleen ekoizpenak ebaluazio diagnostikoan

by marga ibáñez -
Eskerrik asko! Erantzun mamitsua inondik ere!