Hizkuntz kontuak

Normalitate ala normaltasun?

Normalitate ala normaltasun?

Ainara Maya Urroz -
Erantzun kopurua: 0

Euskara ere normalitaterantz? Mahai-ingurua antolatu zuen Kontseiluak iragan ekainaren 4an, eta bertan izan nintzen.


Baina zuzena al da “normalitate” terminoa? Euskaltzaindiak ez du hitz hori bere hiztegi normalizatuan, eta “normaltasun” hitza du estandarizatua eta arautua euskara idatzi eta mintzatuarentzat.

Euskara normala al da gure gizartean? Gure eguneroko bizitzan normaltasun batean al dago euskara ala oraindik “normalitate” edo arautze etengabean al gabiltza benetako elebitasuna edo eleaniztasuna iritsi arte?

Normaltasuna “normalidad” hitz erdaldunaren pareko hartzen da Orotariko Euskal Hiztegian. Gurean, ordea, ez dira gauzak berez hazi, normaltasun batean behar zuketenez. Euskara arautzea izan zen haserrebide, eta oraindik orain zenbaiten ahotan oraindik "normaltasun" deritzan haren neurriz neurtzen dira, normalitaterantz eta arautzerantz goazelarik.

Euskara arautua dago eta arautzen ari da, hizkuntza normalizatu asko etengabe aldatzen direlako eta hiztegiak era berean etengabe berritu behar direlako, eta normaltasun egoera batean ez gaudelako beharbada hiztegi batuan ez dagoen “normalitate” hitza ere erabiltzen dugu, normaltasuna behar zuen tokian, baina ez ordezko baizik eta osagarri. 



Eranskina solaskideak.jfif