Beheko esteka horretan Europako Kontseiluko Hizkuntza Modernoetarako Zentroaren azken 25 urteetako ibilbidea duzue eskuragai.
Argitalpena hala frantsesez nola ingelesez irakur daiteke: berrikuntzaren sustapena hizkuntzen didaktikan, konpetentzien bilakaera eta aipatutako zentroko adituen eta estatukide ezberdinetako erakundeen arteko hartu-emana jorratzen dira, besteren artean. Azken puntu hori bereziki interesgarria eta esanguratsua da, Montenegro (500.000 mila biztanle) edo Eslovenia (bi milioi inguru biztanle) bezalako herri neoindependenteen esperientziari buruzko zertzelada batzuk eskaintzen baitira.