Curriculum-foroa

BITARTEKOTZA ETA DESKRIPTOREAK

BITARTEKOTZA ETA DESKRIPTOREAK

by Hasier Agirre Aranburu -
Number of replies: 0

Iñaki Villosladaren bitartekotzari buruzko artikuluari jarraipena emate aldera, foro honetan zintzilikatu nahi nituzke Europako Kontseiluak bere ale berrian argitaratutako B2rako deskriptoreak; guztiak ere, esan bezala, bitartekotza- edo bitartekotza-ereduari dagozkionak. 

Hona irakurri aurretik jakin beharreko batzuk:

  • A eta B hizkuntzak aipatzen badira ere, ez dute zertan beti hizkuntza ezberdinak izan.
  • Azken ale edo argitalpen honetako deskribatzaile berriak urdinez nabarmenduak daude; gainerakoek, kasu batzuetan, izan dute orrazketarik, baina ez dira berariaz berriak.
  • Esan bezala, B2ko erabiltzaileari aurreikusten zaizkion bitartekotza- eta estrategia-ekintzak daude itzuliak erantsitako dokumentuan, eta ez beste bost mailetakoak.

Iñaki lankideak ongi aipatzen duenez, modalitate honek indarra hartu du ikaskuntzan, eta, alde horretatik, niri ere harira-harira etorri zait artikulua lehendik itzuliak neuzkan deskriptore horiek plazaratzeko. Inori ezertarako balio badio, hortxe dauzka!