Hizkuntz kontuak

Itzulpena unean bertan: "Pilot" entzungailu azkarra

Itzulpena unean bertan: "Pilot" entzungailu azkarra

par Luis Mari Txabarri Miranda,
Nombre de réponses : 10

Asmakizun horren bidez, lasai asko hitz egin dezakete bi pertsonak batak bestearen hizkuntza jakin gabe. Sekretua, teknologien konbinaketa. Gauzak horrela, zer etorkizun izan lezake hizkuntzen irakaskuntzak?

En réponse à Luis Mari Txabarri Miranda

Er: Itzulpena unean bertan: "Pilot" entzungailu azkarra

par Alfonso Sánchez Frutos,
Gure ilobek ez dute erdararik ikasiko, ez dute kotxea gidatzen ikasiko, ez dute guk ikasi dugun gauza piloa ikasiko. Ez dakit onerako ala txarrerako izango den, baina hala izango da. Hamaika ikusteko jaioak omen gara.
En réponse à Alfonso Sánchez Frutos

Er: Itzulpena unean bertan: "Pilot" entzungailu azkarra

par Hasier Agirre Aranburu,

Hamaika ikusteko eta bi ikasteko jaioko dira!

Gizaterian, gero eta soberago dago gizakia...

En réponse à Alfonso Sánchez Frutos

Er: Itzulpena unean bertan: "Pilot" entzungailu azkarra

par Maria Paz Martin,

Benetan negargarria da gure hausnarketa hauek irakurtzea. Guk ikasi al genituen eta ikasten ari al gara gure gurasoek ikasi zutena? Eta gure aitona-amonek ikasi zutena? Horrek esan al du ez dugula ezer ikasi edo haiek baino gutxiago garela? Badugu esnatzeko garaia! Mundua etengabe aldatzen ari da eta beti izango da ikasteko aukera eta beharra!

En réponse à Maria Paz Martin

Er: Itzulpena unean bertan: "Pilot" entzungailu azkarra

par marga ibáñez,
Bai, Sokratesek ere esan zuen idazketak gure oroimena ahulduko zuela, tabaliteke horrela izan izana...baina zer egingo genuen idazketa asmatu ez balu gizakiak?!
En réponse à marga ibáñez

Er: Itzulpena unean bertan: "Pilot" entzungailu azkarra

par Jon Imanol Iturrioz Aldanondo,

Kaixo:

Pilot entzungailuak izango ditu bere alde onak eta txarrak. Baina aurrerapen teknologikoen kontua hizkuntzaz haratago doan zerbait da. Espero dut esteka honetan Lawrence Summers-ek dioena ez gertatzea hain tamaina larrian. Bestela....

http://www.eleconomista.es/empresas-finanzas/noticias/4560947/01/13/Traera-la-tecnologia-un-desempleo-masivo-en-los-paises-desarrollados.html

 

 

En réponse à Alfonso Sánchez Frutos

Er: Itzulpena unean bertan: "Pilot" entzungailu azkarra

par Iñaki Murua,

Hizkuntzak ikasteaz, duela hiru urte edo  idatzi nuen blog-sarrera bat. Eta dena ez da teknologia kontua, Alfonso  V-.

En réponse à Iñaki Murua

Er: Itzulpena unean bertan: "Pilot" entzungailu azkarra

par Alfonso Sánchez Frutos,
Eskerrik asko, Iñaki, loturengatik. Oso interesgarria iruditu zait, batez ere lehenengoa: beharrezkoa al da hizkuntzak ikastea? Eta, bai, pentsatzen dut hizkuntzak ikasteko motiboak izango ditugula etorkizunean ere. Baina argi dago belarriko itzulgailuak errealitatea izango direla laster eta horrek hizkuntzen arloan aldaketa asko eragingo dituela. Aldaketen artean bi bururatzen zaizkit: lehenengoa, ingelesaren beharra gutxituko da. Gauzak horrela, Vietnamera edo Laponiara joan ahal izango naiz eta bertako biztanleekin komunikatu Shakespeareren hizkuntza erabiltzeko beharrik izan gabe. Bigarrena, hizkuntza gutxituentzat ez da txarra izango. Uste dut posiblea dela hizkuntza gutxituko hiztun elebakarra izan eta normaltasunez bizitzea, inongo erdararik ikasteko beharrik izan gabe. Ez dut esan nahi hori, berez, ona litzatekeenik, posiblea baizik. Zuek zelan ikusten duzue hizkuntza gutxituenetan izango duen eragina?
En réponse à Alfonso Sánchez Frutos

Er: Itzulpena unean bertan: "Pilot" entzungailu azkarra

par Hasier Agirre Aranburu,

Kaixo, Alfontso.

Halako berritasun teknologikoak hizkuntza gutxituen mesederako direnik ez nuke nik ziurtatuko. Itzultzaile automatikoetan bilaketan ibili izan naizenetan, zera gertatu izan zait: adibidez, serbieraz dagoen zerbait euskaratzeko eskatzen diozu "google translator" zorioneko horri, eta konturatzen zara ezetz, ez dagoela findua, eta, azkenean, serbierazko esaldi hori ingelsera itzultzeko eskea egiten duzu.

Erraminta berdintzailetzat aurkezten diren trepeta hauek indar hegemonikoen mozorroa eraman ohi dute. Azkenean, betikoa gertatuko da: euskaldunok Pilot hori elikatzeko eta kudeatzeko dugun ahalmenaren araberakoa izango da haren arrakasta. Lehiakorra ez bazara, jai daukazu.

Bekchamen eta Messiren kasuak globalizazio desberdintzaile baten ondorioak dira. Berdintasuna aldarrikatzen da bazter guztietatik (munduko hiritar libreen kontua, badakizue), aniztasun kulturalaz hitz egiten da nazkatzeraino, baina betiko kultura hegemonikoak betikotzeko eta sendoagotzeko modu bat baino ez da, nire uste apalean. Globalizazio desberdintzailea, berez, "contradictio in terminois" da, oximoron bat, baina gertatzen dena hori da, nire ustez.

Bukatzeko, gauza oso inportante bat. Jo dezagun Pilot hori txofer paregabea dela, gauza dela euskarazko esaera zaharrak laponierazkoetara itzultzeko, edota armenierazkoak alemanera. Eta? Non geratzen da kultura? Non nazioa? Non hizkuntza? Ze, euskaldunak, gaur egun, ezingo luke, nahita ere, gaztelania ez ikastea erabaki. Ingurumariak irakasten digu gaztelania, haizea kolkotik sartzen zaigun bezain natural. Euskal Herriko gaztelania-hiztunek bai esan dezaketela: tira, oraintxe ez zeukeat zertan euskara ikasi, nik nirea egin eta Pilot horrek itzuliko ziok euskarara dena delakoari! Idatzizko testuen itzulpenarekin gertatzen ari dena (formalismo hutsa askotan) ahozkoekin gertatzea tamalgarria litzateke, zinez!

Euskaldunok gurera. Sekula hegemoniko ez, baina beti bizirik. Urliak esan zuen moduan, "galtzen ari garen bitartean, jokatzen ari garen seinale!".

Beno, barkatu sermoi astun hau, eta igaro asteburu on bat, Jaunaren anparuan!!

En réponse à Luis Mari Txabarri Miranda

Er: Itzulpena unean bertan: "Pilot" entzungailu azkarra

par Luis Mari Txabarri Miranda,

Teknologia baliatuz, pertsonen arteko komunikazioa erraztea da asmakizun horren helburua; alegia, hizkuntza banatan gaitasun komunikatiboa duten subjektuen arteko elkarrekintza burutzea.

Baina tresnak bitartekari lana egingo badu ere, galdetzekoa da nola kudeatuko duen, esaterako, gizartean hizkuntza nola erabili arautzen duen ezagutza-multzoa: komunikazio-markoak, eskemak eta gidoiak; norbanakoaren barne-irudikapenak eta hizkuntz gizartean partekatutakoak; gizarte-distantzia eta hierarkia; gizarte-distantzia eta hizkuntza-distantzia…

Kulturen artean alde nabarmenak ageri direla dio José Amenós-ek, L de Lengua, audio-emanaldian, eta, horrenbestez, ezagutza eta abilezia horiek ikas-helburu bilakatu behar direla. Horretarako ere prestaturik ote dago “Pilot” entzungailua?