Didaktika-foroa

Zer da zuretzat komunikatzen dakien pertsona bat?

Zer da zuretzat komunikatzen dakien pertsona bat?

Luis Mari Txabarri Miranda -
Erantzun kopurua: 1

Hizkuntza-irakasle garen neurrian, HEOCa oinarri hartuta, komunikagaitasuna da ikasleengan garatu beharreko ezaugarria. Horrenbestez, argi dago zein den ikas-irakas prozesuaren azken helburua; alegia, zertan gaitu behar dugun ikasleria. Baina badu helburu horrek bere baitan ezkutatzen den galderatxoa: zer da zuretzat komunikatzen dakien pertsona bat?

Anima zaitez erantzutera!

Luis Mari Txabarri Miranda(e)ri erantzunda

Er: Zer da zuretzat komunikatzen dakien pertsona bat?

Nekane Agirre Andonegi -

Hementxe nire burutazioak: V-.

Egoera jakin batean, hiztunari iristen zaizkion mezuak zuzen jaso (interpretatu) eta egoerari ondo egokitutako erantzun bat (hitzezkoa) emateko gai dena. Bere nahi edo premien arabera, ingurukoengan erantzun egokia eragingo duen mezua gauzatzeko gai dena.