Izenburu horren pean, Jordi Marti blogariak azaltzen du irakasleak ez daudela prestatuta edukiak sortzeko. Onartzen du irakasleak baino hobeto inork ez dituela ikasleen beharrak ezagutzen, baina haren funtzioa, egitekoa, ikasleek ikastea dela. Edukiak edota materialak sortzen hastea ez omen da, ez positiboa, ezta emankorra ere.
Irakasleek ez lukete euren ikasmateriala sortu beharko.
Number of replies: 2Er:Irakasleak eta materialak sortzeko eginkizuna.
Autore honek aurreikusten du irakasle bat alferrik arituko dela ikasleentzako materiala sortzen; hori ez omen da, ez positiboa, ez eraginkorra. Eta gainera, sortze-lan hori ez omen da irakasle bati dagokion eginkizuna. Eta galdera da: irakasle bati ez badagokio, nori dagokio? Klaserik inoiz eman ez duen eta teknikoki izugarri prestua dagoen horri?
Nire ustez, hizkuntza baten irakaskuntzak prozesu bizia izan behar du. Eta nola ez, gure ikasleek dituzten premia eta ezaugarrietara egokituko dena. Horiek horrela, nik justu alderantziz esango nuke: irakasleok klaseratzen dugunak gure ikasleen premia eta helburuetara egokitu beharra duenez ezinbesteko egiten da irakaslea material sortzaile (edota gutxienez material egokitzaile) bihurtzea. Egia da material ugari eta oso egokiak ditugula han-hemenka, baina, iruditzen zait materialak sortu edota berrituko ez bagenitu klaseak askoz aseptikoagoak eta aspergarriak izango liratekeela, eta horrenbestez, ez hain eraginkorrak.
Eta bai ba, sortze prozesuan ez dugu beti asmatuko, baina prozesu horri esker, kasurik txarrenean bai lortuko dugula gure irakaslearen rolaz hausnartu eta aurrean ditugun ikasleak hobetoxe ezagutzea. Izan ere, ia ezinezkoa baita berrikuntza pedagogikoaz aritzea, irakasle sortzaile eta aktiborik ez bada. Anais Loisek bere blogean dioenarekin bat, uste dut ikasleei ikasketa-prozesu eraginkor eta erakargarria gertatzea nahi badugu, ezinbestekoa dela irakasleengan sormena sustatu eta garatzea. Eta zuek zer uste duzue?
La importancia de un profesor creativo. Irakurri artikulua.
Er:Irakasleak eta materialak sortzeko eginkizuna.
Argi dago adostasun handirik ez dagoela ikas-materialen eremuan. Lourdes Isartek aipatu bezala, badira zenbait aritu/aditu Jordi Marti blogariak esandakoa partekatzen ez dutenak. Pere Marquès izan daiteke adibideetako bat: eginkizunen artean, jarduera eta baliabide adierazkorrak sortzea esleitzen dio irakasleari, eskainitako aurkezpenean. Izan ere, curriculumaren garapena da irakasleak duen funtzioetako bat, ikas-materialak ekoizten dituztenekin partekatzen duena.
Alabaina, eginkizun horri uko egiten zaionean, irakaslearen garapen profesionala da kalteturik irteten dena, neurri handi batean, materialgileen mesedetan. Gimeno Sacristanek dioenez, beharrezko sumatzen dituen hainbat eta hainbat baliabide erabiltzen ditu irakasleak; baina jarduera profesionalean, teknikoki deskalifikatzeko arrazoia da praktika egituratzen duten baliabideekiko mendekotasuna … Hori da testu-liburuekin gertatzen dena: ez dira, bakar-bakarrik, ikasleak eta irakasleak erabiltzeko baliabideak; azken batean, praktika pedagogikoaren ardatz egituratzaile bilakatzen baitira (187 or.).
Gimeno Sacristan, J. (1991): El curriculum: una reflexión sobre la práctica. Madrid, Ed. Morata