Didaktika-foroa

Irakasleek ez lukete euren ikasmateriala sortu beharko.

Er:Irakasleak eta materialak sortzeko eginkizuna.

by Luis Mari Txabarri Miranda -
Number of replies: 0

Argi dago adostasun handirik ez dagoela ikas-materialen eremuan. Lourdes Isartek aipatu bezala, badira zenbait aritu/aditu Jordi Marti blogariak esandakoa partekatzen ez dutenak. Pere Marquès izan daiteke adibideetako bat: eginkizunen artean, jarduera eta baliabide adierazkorrak sortzea esleitzen dio irakasleari, eskainitako aurkezpenean. Izan ere, curriculumaren garapena da irakasleak duen funtzioetako bat, ikas-materialak ekoizten dituztenekin partekatzen duena.

Alabaina, eginkizun horri uko egiten zaionean, irakaslearen garapen profesionala da kalteturik irteten dena, neurri handi batean, materialgileen mesedetan. Gimeno Sacristanek dioenez, beharrezko sumatzen dituen hainbat eta hainbat baliabide erabiltzen ditu irakasleak; baina jarduera profesionalean, teknikoki deskalifikatzeko arrazoia da praktika egituratzen duten baliabideekiko mendekotasuna … Hori da testu-liburuekin gertatzen dena: ez dira, bakar-bakarrik, ikasleak eta irakasleak erabiltzeko baliabideak; azken batean, praktika pedagogikoaren ardatz egituratzaile bilakatzen baitira (187 or.).

Gimeno Sacristan, J. (1991): El curriculum: una reflexión sobre la práctica. Madrid, Ed. Morata