Universitat Oberta de Catalunyaren gidaritzapean, nazioarteko talde bat plagioaren aurkako sistema bat garatzen ari da, online ikastereduko azterketetan erabili ahal izateko. TESLA izenekoa, azterketariaren identitatea bermatuko du ahotsaren eta aurpegieraren ezagutza oinarri hartuta. Baina, gurera ere esportagarri?
Online azterketak egiteko proiektu gehiago daude abian; adibidez, espainiera-maila ziurtatzeko Siele deritzona. Edonola ere, zentro kreditatu batean egin behar da azterketa hau; bestela esanda, ez dute TeSLA bezalako proiektu baten antzekorik aurreikusten, oraingoz behintzat.
Bestelako berezitasunak ere baditu SIELEk.