Prestakuntza-jarduerak

Atzerriko unibertsitateetan euskara eta euskal kultura irakasteko prestakuntza-ikastaroa

Argitaratua: Tuesday, 29 August 2023, 5:55 PM
EHU eta Etxepare Institutua

Aurten ere atzerriko goi-mailako zentroetan euskara irakasteko irakurleei bideratutako prestakuntza ikastaroa antolatu dute Etxepare Euskal Institutuak eta Euskal Herriko Unibertsitatearen Euskararen eta Etengabeko Prestakuntzaren arloko Errektoreordetzak. 10. edizioa izango da.

Giza eta Gizarte Zientzietako goi-mailako graduatuei eta lizentziadunei begirakoa da ikastaroa; helburua da euskara atzerriko hizkuntza gisa irakasten duten irakasle edo irakurleen prestakuntza osatzea, edo Institutuarekiko lankidetzen bidetik, gisa horretako lanpostuak bete nahi dituzten lizentziadun edo graduatuak lan horretarako prestatzea. 

Ohi bezala, hainbat gairen inguruan ardaztuko da, hala nola hizkuntzalaritza, didaktika, metodologia, kultura eta zibilizazioa. 2023ko urriaren 6tik azaroaren 25era izango da ostiral eta larunbatetan, Donostiako Campuseko Elbira Zipitria eraikiniean (Ondarreta pasealekua 18). Saio batzuk modu presentzialean emango dira eta beste batzuk telematikoan. Hauxe da ikastaroaren programa.

Matrikula on-line egin ahal izango da uztailaren 3tik irailaren 20ra (biak barne). Irailaren 25ean onartu eta baztertuen zerrenda argitaratuko da, finkatutako lehentasunen arabera antolatuta. Onartutakoek irailaren 25etik urriaren 1era arteko epea izango dute matrikulazioa egiteko. Informazio zabalagoa, EHUren webgunean.