Irakasbil
Ebaluazioa
Ebaluazioa
- irakasbil-kudeaketa:
- irakasbil-kudeaketa
Ikasleen ebaluazioak
- Didakteka
- Created: 21 December 1983
- Visits: 1040
- Comments: 0
- Favorites: 0
Bi urtetako historia labur honetan gehien kezkatu gaituen arazoetako bat ikasleak neurtzeko ahalik eta sistemarik objektiboena lortzea izan da. Izan ere, HABEren azken helburua Euskal Herriaren berreuskalduntzea biziki azkartzea izanik, ezinbestekoa zitzaigun, eta zaigu, tresna egokiak aurkitzea, erritmo eta programazio jakin bati jarraitu ondoren ikaslea noraino iristen den zehaztu ahal izateko.
Ebaluazioa hizkuntz klaseetan
- Didakteka
- Created: 21 April 1984
- Visits: 1447
- Comments: 0
- Favorites: 0
Ez daga hemen gogoratu beharrik «azterketa ordua» beldur eta kezka unea izaten dela ikasle guzti edo ia guztientzat. Baina, era berean, onartu beharra daukagu une honek ez duela askotan irakaslea batere kezkatzen. Are gehiago: badira irakasle batzuk, klasean zer egin ez dakitenean, azterketara jartzen dutenak, «entretenigarri» gisa denbora emateko.
Nola ebaluatu mintzamena?
- Didakteka
- Created: 16 August 1984
- Visits: 1486
- Comments: 0
- Favorites: 0
Bi joera nagusi aurki ditzakegu bigarren hizkuntzen irakaskuntzaren arloan ebaluazioaz mintzatzerakoan: bata froga objektiboen aldekoa; bestea, berriz, subjektiboena. Froga objektiboen osagai isolatuez osaturiko frogak dira, eta froga subjektiboak, berriz, integratiboak.
Sarrera-froga
- Didakteka
- Created: 15 December 1985
- Visits: 1382
- Comments: 0
- Favorites: 0
Ikastaro berri bati hasiera ematen diogunean eta, batez ere, ikasle berriak datozkigunean, ahalik eta talde homogeneoenak lortu behar izaten ditugu, ikastaroari errendimendurik handiena eta aberatsena ateratzeko. Askotan, presaka gabiltzalako edota errazagoa delako, puntu honek eskatzen digun ahalegina eskaintzen ez badiogu ere, Sarrera-Froga guztiz premiazkoa dugu, gorago aipatutakoa lortzeko.
Ebaluazioa eta ikasprozesua
- Didakteka
- Created: 15 December 1985
- Visits: 1336
- Comments: 0
- Favorites: 0
Ikasleak hasieratik jakin behar ditu zeintzuk diren lortu nahi ditugun helburuak, hau da, zer jakin beharko duen edota zertarako izan beharko duen gauza prozesu didaktikoa amaitzen denerako. Honetarako komeniko litzateke ikasleari berari ikustaraztea egiten dituen ariketa guztien bidez badoala aurrez ezarritako helburuetarantz.
Ebaluatzea eta egiaztatzea
- Didakteka
- Created: 20 February 2010
- Visits: 0
- Comments: 0
- Favorites: 0
Ohiko gaiak dira gurean ebaluatzea eta egiaztatzea. Baina, zer neurritan uztartzen dira? Zer neurritan ezberdindu behar dira? Estekan duzu Alejandro Sarbach irakasleak “Carbonilla” blogean egindako sarrera. Ea zer irizten diozun.
Euskalduntzearen lehen zortzi urratsetako edukia eta ebaluaketarako oinarrizko erizpideak - 1987
- Didakteka
- Created: 5 April 1987
- Visits: 1909
- Comments: 0
- Favorites: 0
Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian azaldu zen 1987ko urtarrilaren 28an, aurtengo 17. zenbakian, helduen euskalduntzearen lehenengo zortzi urratsetako edukiak eta ebaluaketarako oinarrizko irizpideak zehazten dituen Kultura eta Turismo Sailburuaren Agindua. Agindua helduen euskalduntzearen programagintzan aurrerapauso berria denez, ZUTABEren orrialde hauetara dakargu osorik, eranskinari buruzko zenbait argibiderekin batera. Argibideok, jakina, ez diote aginduari ez ezer eransten, ez ezer kentzen.
2015eko lehen egiaztatze-deialdiko proben azterketa
- Didakteka
- Created: 30 September 2015
- Visits: 1106
- Comments: 0
- Favorites: 0
2015eko lehen egiaztatze-deialdian 8.906 azterketarik egin zuten matrikula. Maiatzaren 5ean hasi ziren entzumeneko eta irakurmeneko probak egiten eta ekainaren 27an amaitu zuten mintzameneko azkeneko probak egiten.
Txosten hauetara jaso dira, batetik, ibilbide horretan zehar azterketariok jasotako kalifikazioak eta horien azterketa xeheagoa, probaz proba eta mailaz maila antolatuta, eta, bestetik, emaitzok azterketerien hainbat ezaugarrirekin (adina, ikasketa-maila…) duten erlazioa.







