Irakasbil
Didakteka
Didaktika
- irakasbil-kudeaketa:
- irakasbil-kudeaketa
Alfabetagintzan idazmena lantzeko zenbait argibide
- Didakteka
- Sortua: 1987(e)ko abuztuak 1
- Bisitak: 1331
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 0
Idazmenak alfabetatzearen barman gainerantzeko hizkuntz trebetasunak baino premia handiagoa du, jenderik gehienak ez baitu erdaraz ere idazteko teknika menderatzen, hizkuntza horretan eskolatua izan bada ere. Idaztea oso ekintza konkretua da eta bere arauak dituena. Idazki bakoitzari bere idaztankera dagokio.
Ez dira molde berean idazten deskribapena, kontaketa, eskutitza, laburpena, txostena, curriculum vitae, etabar. Hau da, idazteko modu asko daude eta ondo mugatuak gainera.
- Atala:
- Egilea:
- Maiz, Agurtzane
- Dokumentu-mota:
- Hizpideko artikulua
- Jakintza-arloa:
- Didaktika
- Trebetasunak:
- Idazmena
- Hizpide / Zutabe zenbakia:
- 14
Mintzamenaz aparte beste trebetasunak lantzeko hurbilpen funtzional bat
- Didakteka
- Sortua: 1986(e)ko abuztuak 14
- Bisitak: 1180
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 0
David Wilkins-ek «funtzional» hitzaren garrantzia azpimarratu digu hizkuntz erabilpen komunikatiboan. Keith Johnson-ek azaldu digu programa funtzionala osatzea ikasle talde konkretu baten elkar komunikatzeko premiak batzea dela. Premia hauek ez dira beti hizkuntza mintzatura mugatzen; hurbilpen funtzionalaren aplikapena, gehienetan, mintzamenari lotua dagoen arren, ezin dugu horretara soilik mugatu hurbilpen horren baliagarritasuna. Hizkuntzaren beste trebetasunetara ere zuzen dezakegu bide funtzionala.
Artikulu honen helburua, hain zuzen, hauxe. dugu: entzumena, irakurmena eta idazmena lantzeko hurbilpen funtzionalaz ikustea nola balia gaitezkeen. Horretarako azter dezagun lehenik ekintza horiek zer diren.
- Atala:
- Egilea:
- White, Ronald V.
- Dokumentu-mota:
- Hizpideko artikulua
- Jakintza-arloa:
- Didaktika
- Hizpide / Zutabe zenbakia:
- 11
Andragogia eta pedagogia aurrez aurre
- Didakteka
- Sortua: 1984(e)ko abenduak 15
- Bisitak: 1270
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 0
Artikulu honetan helduaren ikaskuntza aztertzen dugu, ikaskuntza honen berezitasunak eta inplikazioak, hain zuzen ere.
Adoleszentaroaren ondoren dator helduaroa eta bizitzaren azkeneraino iristen da, heldutasuna delarik aro honen ezaugarria, alegia, umotasun fisikoa, psikologikoa eta soziala (UNESCO, 1979). Helduaroak, beraz, giza bizitzaren zati handi bat hartzen du, eta pertsonak garai horretan bere egitura biologikoan, psikologikoan eta giza harremanetan fase desberdinak igarotzen-ditu. Zenbaitek helduaroa zati artifizialetan banatzen du; baina hobea da, eta juxtuagoa, etenik ez duen prozesu bat bezala hartzea. Gure aurreko esperientziak badu gure gaurko bizitzan eraginik eta gaurkoak izango du gure geroan. Umetan azkar lortu ziren trebetasunak sendotu egiten dira garai honetan eta bete-betean erabiltzen, trebetasun eta ezagutza berriak ere eskuratzen direlarik.
- Atala:
- Egilea:
- Bergara, Joanba
- Dokumentu-mota:
- Hizpideko artikulua
- Jakintza -arloak:
- Didaktika
- Psikologia
- Hizpide / Zutabe zenbakia:
- 6
Hizkuntz laborategien ingurutik
- Didakteka
- Sortua: 1983(e)ko abuztuak 27
- Bisitak: 870
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 0
Begi bistan dago hizkuntza bat ikasteko, beste edozein arlotan gertatzen den bezala, ENTZUN-ERANTZUN arloarekin batera MAKROHIZKUNTZAREN erabilera dela helburu nagusia. (Makro hizkuntza = bizitzako hainbat egoeratan hizkuntza normalki erabiltzeko trebetasuna), MIKROHIZKUNTZAREN erabilera (hizkuntza baten elementuen eta beraien konbinaketa posibleen ikasketa) helburu horretarako medioa besterik ez da.
- Atala:
- Egilea:
- Ezkiaga, Patxi
- Dokumentu-mota:
- Hizpideko artikulua
- Jakintza-arloa:
- Didaktika
- Hizpide / Zutabe zenbakia:
- 2



