Irakasbil
Didakteka
Didaktika
- irakasbil-kudeaketa:
- irakasbil-kudeaketa
Prestakuntzarako jardunbideak. Eztabaida-piramidea
- Didakteka
- Sortua: 1991(e)ko abuztuak 24
- Bisitak: 1188
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 0
Antzinatik aitortu zaio programari garrantzi berezia irakasleen prestakuntzan. Eta halaxe behar du gaur ere, edukia baita prestakuntzaren mamia, osagai funtsezkoenetarikoa. Baina garrantzizkoa da, era berean, input edo edukiak lantzeko aukeran dauzkagun moduak ahalik eta ondoen ezagutu eta noiz edo noiz berauekin aprobak egitea. Hain zuzen ere, ZUTABEk horretarako bidea eman nahi du oraingo hau bezalako mintegien bidez.
- Atala:
- Egilea:
- Bergara, Joanba
- Dokumentu-mota:
- Hizpideko artikulua
- Jakintza-arloa:
- Didaktika
- Trebetasunak:
- Mintzamena
- Hizpide / Zutabe zenbakia:
- 26
Taldearen eragina hizkuntz irakaskuntzan
- Didakteka
- Sortua: 1991(e)ko apirilak 10
- Bisitak: 1184
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 0
Hizkuntzen irakaskuntzan, eta bereziki euskararenean, irakasleok makina bat bider aipatu, azaldu, aztertu, eztabaidatu, lardaskatu, goraipatu, madarikatu... izan dugu zenbait gai nagusi: mailaketa, edukiak, metodologia, hizkuntz gaitasunak, ikus-entzunezko baliabideak, ebaluazioa... eta abar luze bat. Hala ere, zerrenda aberats honetan apenas agertzen zaigun aztergai gisa eguneroko klasean berebiziko garrantzia duen gai bat: taldea.
Talde batek bere jaiotza, bizitza eta heriotza du, guztiok bezalaxe (oker ez banago); baita bere nortasun eta ezaugarriak ere. Taldearen izaera ez da aldez aurretik sorturik dagoen zerbait, irakasleari eskuetara heltzen zaion errealitate osatu, tinko eta mugiezina; ezta pentsatu ere. Talde baten nortasuna zerotik hasten da, eta makina bat eragileren ondorioz (taldekideak, irakaslea, ingurunea, e.a.) nola edo hala gorpuzten den zerbait dugu.
Ondorengo lerroetan hizkuntz irakaskuntzan taldeak izan dezakeen eragina aipatzen eta aztertzen ahaleginduko gara eta, aldi berean, gogorarazten irakasleok dugun erantzukizuna eta gaitasuna talde-dinamizatzaile garen neurrian.
- Atala:
- Egilea:
- Pikabea, Iñaki
- Dokumentu-mota:
- Hizpideko artikulua
- Jakintza-arloa:
- Psikologia
- Hizpide / Zutabe zenbakia:
- 25
"Bai horixe": nahiz euskaltegian, nahiz telebistaz, euskara ikasten hasteko saio erraza
- Didakteka
- Sortua: 1986(e)ko abuztuak 14
- Bisitak: 1474
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 0
Badirudi telebistari ere euskararen irakaskuntzan barrena abiatzeko garaia iritsi zaiola. Aspaldi honetan airean zebilen asmoa dagoeneko mahai gainean daukagu eta aukerak zehazten eta definitzen hasi garen ordu honetan, telebistari ahalik eta probetxurik haundiena ateratzea beharko luke xede izan.
Horrek gaurregun (euskaltegiei euskalduntze prozesuan berez dagokien lehentasuna kendu gabe) multimediara garamatza edota multimediari buruzko eztabaidari aurre egitera behintzat. Ez multimediari euskalduntzearen prozesuan erabateko ahalmenik ikusten diogulako; ez da horrenbesterako. Bide horretatik joko ez bagenu, ordea, kom,unikabideek euskararen irakaskuntzari eskaintzen dizkioten abantailak ez genituzke behar bezala aprobetxatuko eta eginahal guztiak beharrezko zaizkigun garai honetan hori ez litzateke zilegi.
- Atala:
- Egilea:
- Egiguren, Rafa
- Dokumentu-mota:
- Hizpideko artikulua
- Jakintza -arloak:
- Teknologia
- Didaktika
- Hizpide / Zutabe zenbakia:
- 11


