Irakasbil
Didakteka
Didaktika
- irakasbil-kudeaketa:
- irakasbil-kudeaketa
Mugikor bidez lagundutako hizkuntzen ikaskuntzaren ikuspegi bat: edukia banatzetik lagundutako elkarlan eta elkarrekintzara
- Didakteka
- Sortua: 2015(e)ko maiatzak 7
- Bisitak: 1753
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 0
Mugikor bidezko ikaskuntzak bilakaera bizkorra bizi du. Mugikor bidezko ikaskuntzaren hastapeneko belaunaldien joera nagusia izan zen hezitzaileek eta teknologoek kontu handiz landutako jarduerak proposatzea; aldiz, gaur egun, ikaskuntza-behar pertsonalek gero eta gehiago motibatzen dituzte ikasleak, baita mugikortasun handiagoak eta bidaia sarriagoek eragindako beharrek ere. Aldi berean, sarritan argudiatu da gailu mugikorrak bereziki egokiak direla harreman sozialak eta elkarlaneko ikaskuntza bultzatzeko, hizkuntzen ikaskuntzari dagokionez egokiak diren aldarrikapenak. Mugikor bidez lagundutako hizkuntza-ikaskuntzaren (MALL) berri ematen duten argitalpenen azterketa egin da, gailu mugikorrek harreman sozialak eta elkarlaneko ikaskuntza bultzatzeko zein puntutaraino erabiltzen diren jakiteko. Bereziki, aztertu nahi genituen mintzamen- eta entzumen-arloetako praktikaren eta online eta urruneko ikaskuntzaren testuinguruan elkarrekintza sinkronoa eta asinkronoa egiteko dauden aukerak. Mugikor bidezko ikaskuntza gaur arte nola garatu den aztertuko dugu, eta etorkizuneko norabideak iradokiko ditugu.
- Atala:
- Egileak:
- Agnes Kukulska-Hulme
- Shield, Lesley
- Dokumentu-mota:
- Hizpideko artikulua
- Jakintza-arloa:
- Teknologia
- Hizpide / Zutabe zenbakia:
- 85
Bigarren hizkuntzen irakaskuntzarako irakasleen formazioa: euskara
- Didakteka
- Sortua: 1999(e)ko urriak 10
- Bisitak: 689
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 0
Jarraian aurkeztera noan lanak helburu bikoitza du; batetik, "Bigarren Hizkuntzen Irakaskuntzarako Irakasleen Formazioa: Euskara" graduondokoaren curriculumaren inguruko zertzelada batzuk eskaintzea eta, bestetik, graduondoko programak izaniko garapenaren berri ematea. Arlo akademikoari dagokionez, aipaturiko graduondokoa burutzeak helduen euskalduntze-prozesuan diharduen irakasleriaren formakuntza ahalbidetu du. Hori horrela izanik, HABEk unibertsitatearekin elkarlanean, irakasleriaren prestakuntzari ekiteko nahia edo borondatea azaldu zuen, modu honetara graduondoko ikasketak burutu izanak, ikasleriari titulu bat eskuratzeko aukera irekitzen ziolarik.
- Atala:
- Egilea:
- Etxeberria, Feli
- Dokumentu-mota:
- Hizpideko artikulua
- Jakintza-arloa:
- Didaktika
- Hizpide / Zutabe zenbakia:
- Monografia 3
Elkarlanean ikasi
- Didakteka
- Sortua: 1996(e)ko abuztuak 5
- Bisitak: 792
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 0
Elkarlanezko ikaskuntza hizkuntz klasean no/a txertatu eta ikasle-irakasleengan nolako ondorioak izan ditzakeen aztertzen du artikulu honek. Ikasgelako lanerako iradokizun batzuk ere ematen ditu eta elkarlanezko ikaskuntza taldean lan egiteko modu tradizional batzuekin konparatzen du.
- Atala:
- Egilea:
- Dokumentu-mota:
- Hizpideko artikulua
- Jakintza -arloak:
- Didaktika
- Psikologia
- Hizpide / Zutabe zenbakia:
- 35


