Zortzi hiztegi

Published: Wednesday, 17 February 2016, 9:29 AM
Alex Mungia

Euskararen erabilera areagotzeko ekimenen baitan,  zortzi hiztegi aurkeztu berri ditu Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak: bi orokor eta sei terminologiko, baita Hizketa-ereduak/Modelos de conversación lana ere. Sarean daude denak, debalde.

Orokorren artean ditugu Elhuyar hiztegi elebidunaren bertsio berritua eta Alemana/euskara-Euskara/alemana hiztegia.

Horiez gain, sei hiztegi gehitu dira. Kiroletan, Mendizaletasun Hiztegia eta Errugbi Hiztegia.

Hizkuntza-paisaia, merkataritza eta kontsumoaren alorrean, Kontsumitzaileen eta erabiltzaileen defentsa hiztegia eta Merkataritza eta Markeging hiztegia aurkeztu dituzte.

Herri-administrazio eta zuzenbidearen arloan, Herri-ogasuna hiztegia eta Prozedura kriminala hiztegia.

Eta, azkenik, Hizketa-ereduak lana ere jarri dute denon eskura. Elkarrizketak euskaraz izateko ereduak (gaztelaniazko baliokideekin) eskaintzen ditu: eguneroko bizitzan, lanean, kalean, gizarte-harremanetan nahiz bestelako edozein egoeratan.

Hiztegi terminologikoak Euskalterm terminologia-bankuaren bitartez kontsultatu litezke, edota PDF formatuan deskargatu.


Show comments
  • 2019anIñaki Murua - Wed, 17 Feb 2016, 9:43 AM
    Hiztegiaz eta teknologiez ari garela... "Euskalbar" ezagutzen duzue? http://euskalbar.eu/
    Eta erabili?