Irakasbil
Didakteka
Zenbait prestakuntza-jarduera 2019ko udazkenean
Argitaratua: asteazkena, 2019(e)ko irailaren 25(e)an, 10:39(e)tan
- Atalak:

- Atalak:
- Bisitak: 867
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 0
Datozen asteetan izango diren zenbait ikastaro, kongresu, prestakuntza-jarduera edo ekitaldi interesgarriren berri ematen dizuegu honen bidez:
- HABEk, GIELEk eta EHUko Uda Ikastaroek antolaturiko GIELE TALDEAREN III. JARDUNALDIA. GIELE hizkuntzen ebaluazioan ari diren estatuko profesionalek osatutako elkartea da, eta, Donostian, azaroaren 15 eta 16an, HABEren lankidetzarekin egingo du urte honetako bere jardunaldia. Izen-ematea urriaren batean hasiko da EHUko uda-ikastaroetako kongresuen atalean (programa erantsita doa)
- Soziolinguistika Klusterrak antolatutako ULERRIZKETA ETA EUSLE METODOLOGIEN MINTEGIA, Gasteizen, urriaren 30ean.
- Etxeparek eta EHUk antolaturiko ATZERRIKO UNIBERTSITATEETAN ETA GOI-MAILAKO ZENTROETAN EUSKARA IRAKASTEKO PRESTAKUNTZA IKASTAROA, urriaren 4tik azaroaren 30era.
- UEUk antolatuta, HIZKUNTZA-TEKNOLOGIAK EUSKARAREN IRAKASKUNTZAN, urriaren 4tik azaroaren 8ra.
Erakutsi iruzkinak