Irakasbil
Didakteka
Zehar
Published: Wednesday, 27 January 2016, 11:52 AM
- Atala:
- Egilea:
- Hizkuntza-arloa:
- Linguistics

- Atala:
- Egilea:
- Hizkuntza-arloa:
- Linguistics
- Visits: 924
- Comments: 0
- Favorites: 0
Hiztegi Batuan jasota daude -n zehar eta -tik zehar postposizioak. Okerra da, aldiz, -en zehar.
- Itsasoan zehar ibili
- Frantziatik zehar doakizu eskutitza
- *Kalearen zehar
Ñabardura bat eransten dio ZEHAR postposizioak NON kasuko hitzari, leku- edo denbora-tarte baten barruko bilakaerari dagokiona.
Gaur egun, behar ez denean ere erabiltzen da -n zehar; segur aski, a través de gaztelaniazko moldearen eraginez. Tradizioan, nagusiki, tokiari lotua dago zehar postposizioa.
Hortaz, esaldia alferrik luzatzen badu, hobe da kentzea.
- *Goizean zehar ez dut lanik egin [e.] Goizean ez dut lanik egin
- *Bi irteera egiten ditugu ikasturtean zehar [e.] Bi irteera egiten ditugu ikasturtean.
- *Gurasoekin bizi izan zen bere bizitzan zehar [e.] Gurasoekin bizi izan zen bere bizitza osoan.
- *Liburuan zehar maiz agertzen da pertsonaia [e.] Liburuan maiz agertzen da pertsonaia
Gehiago sakontzeko:
- Euskaltzaindiaren Hiztegi Batua
- BERRIAren Estilo-liburua
- Hauta Lanerako Euskal Hiztegia
- EHU
- IVAP (2000), Zalantza-dantza (2000): 58-59.
- Garate, G (1998), "Erdarakadak”. Bilbo: Gero-Mensajero, 305-306.
Show comments