University of Wales Trinity Saint David-eko Alan R. King katedran ikerketa- eta irakaskuntza-egonaldia egiteko deialdia

Argitaratua: Monday, 9 January 2023, 1:48 PM
CAWCS

Alan R. King katedrarako 2023an irakasle-ikertzaile gonbidatua hautatzeko deia egin dute Etxepare Euskal Institutuak eta University of Wales Trinity Saint Davidek. Otsailaren 3a arte aurkez ditzakete interesdunek curriculum vitaea eta proiektua.

Euskal soziolinguistikan du fokua katedra horrek. Hala, euskal soziolinguistika gaiari buruzko jarduera akademikoak eta ikerketakoak burutuko ditu hautatuak eta Galesaren eta Zeltikoaren Ikasketa Aurreratuetako Zentroan (CAWCS) 6 aste arteko egonaldia egingo.

Informazio zabalagoa, Etxepare Institutuaren webgunean.