Irakasbil
Didakteka
"Tribuaren berbak" saioan oinarritutako sekuentzia didaktikoak
- Atala:
- Edukiak:
- Gaitasun soziolinguistikoa
- Gaitasun estrategikoa
- Hizkuntza-arloa:
- Soziolinguistika

- Atala:
- Edukiak:
- Gaitasun soziolinguistikoa
- Gaitasun estrategikoa
- Hizkuntza-arloa:
- Soziolinguistika
- Bisitak: 1047
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 0
ETBko “Tribuaren Berbak” saioko materiala erabiliz, euskarari eta Euskal Herriko eleaniztasunari buruzko oinarrizko ezagutza soziolinguistikoa landu nahi du material honek. Sekuentziak, euskara ikasgaiaren material osagarri gisa erabil daitezke.
10 sekuentzia didaktikok osatzen dute, jada, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Saileko EIMA Katalogoan erabilgarri dagoen material hau. Sekuentzia hauek DBHra begira prestatu badira ere, atal asko, batxilerrerako, unibertsitaterako edo euskaltegietarako ere erabilgarriak omen dira.
Sekuentzia bakoitzean gai bat jorratzen da, eta ikasleei helburu komunikatibo bat planteatzen zaie. Gaiak lantzerakoan, hainbat jarduera proposatzen dira eta jarduera horietako hainbatetan “Tribuaren atalak” saioko bideoak daude ikusgai.
Ikasleentzako jarduerek, lan koadernoak eta irakasleen gidak osatzen dute sekuentzia didaktiko bakoitza. Eta horiez gain, interesatuek, materiala erabiltzeko gida, sekuentzien edukien laburpena eta proiektuaren inguruko informazioa aurkituko dute.
Sekuentziak eskuratzeko helbidea: http://www.eimakatalogoa.eus/20962/tribuarenberbak/
Sekuentzia didaktikoak